2020/12/17

HERRI KIROL SAIOAK - LH3

Aurreko abenduak 16-17an, Diputazioko monitore batek HERRI KIROL bi saio LH-3-ko ikasleei frontoian eta patioan eman zizkien: lokots bilketa, txingak eramatea, kontrabandista froga, giza froga, sokatira.  Ikasleak oso gustora aritu ziren.  Hurrengo estekan argazkiak eta bideoak ikusteko aukera daukazue (gainean klikatu mesedez).








2020/12/02

PELOTA VALENCIANA - GURASO BATEK HH-5 URTEKOEI ERAKUSTALDIA

Aurreko astean, HH-5 urteko Marken aitak, Pelota Valenciana aditua, eskolako frontoian erakustaldi bat gelako ikasleei egin zien. Oso gustora aritu, jolastu eta ikasi zuten.  Bideo batzuk jarraian.

2020/10/13

LH - PUNTERIA LANDUZ

 PUNTERIA LANDUZ

Pilota txiki batekin, edo galtzerdi bat bilduta, edo egunkariko horri bat pilota bat bezala biliduta

-Kaxa batean edo saski batean sartuz! Ea pilotatxoa kaxan sartzen dugun, distantzia zehatz batetik. Banaka joan puntuak  lortzen.





-Boloetara jolastuz. Plastikozko ontziekin (edo dauzkazuen poteak) eta pilota bat erabiliz ea nork botatzen dituen edalontzi gehien.

 


https://www.youtube.com/watch?v=ECsRO5dKN70