Mostrando entradas con la etiqueta korrika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta korrika. Mostrar todas las entradas

2020/05/28

ATLETISMOA - KORRIKA


                              ATLETISMOA:  KORRIKA

ATLETISMO-KORRIKA-FITXA-WORD

ATLETISMO-KORRIKA-FITXA-PDF

Aste honetan 3 froga egingo ditugu.  Korrikako frogak. Froga hauetan ahal duzuen azkarren egin behar duzue korri.  Animo!!!!!
- 50 m.
- 200 m.
- hesiak pasatzea 25 m.

 Froga hauek egiteko behar duzuen materiala hau izango da:
- Arropa erosoa eta kronometroa .
- Hasiera eta bukaerako marrak seinalatzeko tiza, jertse,  metroa, etab
- Metroa,  Metrorik ez baduzue, pausoak eman eta pauso haundi bat 1metro bezala izango da .

1.- FROGA:  50 m. korrika
Zuzengune batera joan behar duzue.  50metroko luzera duen toki bat topatu. Irteera eta helmuga markatu.  3,2,1, eta kronometroa martxan jarri eta bukaerako marra pasatzen duzunean kronometroa gelditu.
Nahi dituzun froga guztiak egin ditzakezu.  Ondoren, bukaerako kuadroan jarri zure denborarik onena eta bete taula.

2.- FROGA:  200 m. KORRIKA

50 metroko froga egin duzun tokian  orain joan eta etorri 2 aldiz korrika egin beharko duzu.  Hori 200 metro egitea izango da.
3,2,1, eta kronometroa martxan jarri eta hasierako marra pasatzen duzunean kronometroa gelditu.
Bukaerako kuadroan jarri zure denborarik onena eta bete taula.

3.- FROGA: 25 m.  HESIAK JAUZI EGITEA edo SALTATZEA
Froga hau egiteko 25 m neurtzen dituen zuzengune batera joan.  Hesiak pasa beharko dituzue.   Hesiak ez dituzuenez izango,  zuek pentsatu zer ibili dezakezuen hesien funtzioa beteko dutenak.  Nik kartoizko kaxak proposatzen dizkizuet.
 


                                                   

















4 hesi jarri behar  dituzue.  5 metrotik  5 metrotara.  Horrela:


3,2,1, eta kronometroa martxan jarri eta hasierako marra pasatzen duzunean kronometroa gelditu.
Ondorengo  kuadroan jarri zure denborarik onena eta taula bete.

                                   ATLETISMOA:  korri  50 m,  200 m,  hesiak 25 m.
 

Izena:

Maila:

    50 metro

   200 metro


 Hesiak 25m

Non egin duzu?

Ze tokitan?













Ze material erabili dituzu?















Gustora ibili zara?













ZURE
ERREKORRA















2017/04/11

ESKOLA KORRIKAN PARTE HARTU DU

Aurten korrikaren 20. edizioa ospatu da. Aurreko apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 15:45tan KORRIKA TXIKIAn parte hartu genuen. Laubiden hirugarren zikloko ikasleek lekukoa hartu zuten. Bigarren ziklokoak Murun gehitu ziren; eta 1go ziklokoak Santikutz kalean korrikan hasi ziren. Herriko plazan bukatu zuten. Bertan, Udaletxeko balkoitik ikasle batzuk textu bat irakurri zuten, lh-6garren mailako ordezkari bat bertan zegoela.
Larunbatean KORRIKA handia herritik pasatu zen. Eskolak, Olazabal institutokoekin batera kilometro bat erosi zuen. Ikasle, guraso eta irakasle asko parte hartu zuten. Lekukoa Leire Makibarrek (gurasoen ordezkaria) eta 5 urteko ikaslea den Ekhi Saezek eraman zuten, lhko 6garren mailakoen ikasle batzuen laguntzarekin.

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN GAINEAN KLIKATUZ