Aste honetan 3
froga egingo ditugu. Korrikako frogak.
Froga hauetan ahal duzuen azkarren egin behar duzue korri. Animo!!!!!
- 50 m.
- 200 m.
- hesiak pasatzea 25 m.
Froga hauek egiteko behar duzuen
materiala hau izango da:
- Arropa erosoa eta
kronometroa .
- Hasiera eta
bukaerako marrak seinalatzeko tiza, jertse, metroa, etab
- Metroa, Metrorik
ez baduzue, pausoak eman eta pauso
haundi bat 1metro bezala izango da .
1.- FROGA: 50 m. korrika
Zuzengune batera
joan behar duzue. 50metroko luzera duen toki bat topatu. Irteera eta helmuga markatu.
3,2,1, eta kronometroa martxan jarri eta
bukaerako marra pasatzen duzunean kronometroa gelditu.
Nahi dituzun
froga guztiak egin ditzakezu. Ondoren,
bukaerako kuadroan jarri zure denborarik onena eta bete taula.
2.- FROGA: 200 m.
KORRIKA
50 metroko froga
egin duzun tokian orain joan eta etorri 2 aldiz korrika egin
beharko duzu. Hori 200 metro egitea
izango da.
3,2,1, eta
kronometroa martxan jarri eta hasierako marra pasatzen duzunean kronometroa
gelditu.
Bukaerako kuadroan
jarri zure denborarik onena eta bete taula.
3.- FROGA: 25 m.
HESIAK JAUZI EGITEA edo SALTATZEA
Froga hau
egiteko 25 m neurtzen dituen zuzengune batera joan. Hesiak pasa beharko dituzue. Hesiak
ez dituzuenez izango, zuek pentsatu zer
ibili dezakezuen hesien funtzioa beteko dutenak. Nik kartoizko kaxak proposatzen dizkizuet.
4 hesi jarri
behar dituzue. 5 metrotik
5 metrotara. Horrela:
3,2,1, eta
kronometroa martxan jarri eta hasierako marra pasatzen duzunean kronometroa
gelditu.
Ondorengo kuadroan jarri zure denborarik onena eta taula
bete.
ATLETISMOA:
korri 50 m, 200
m, hesiak 25 m.
Izena:
Maila:
|
50 metro
|
200 metro
|
Hesiak 25m
|
Non egin duzu?
Ze tokitan?
|
|||
Ze material erabili dituzu?
|
|||
Gustora ibili zara?
|
|||
ZURE
ERREKORRA
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario