Gimnasia ariketa hauek egin. Horretarako
arropa lasaia jantzi eta leku eroso batean manta edo esterilla bat jarri
lurrean.
Ariketak lau kolore
eta multzotan banatzen dira: marroia, laranja, urdina eta arrosa koloretan.
Kolore bakoitzean 4 ariketa daude. Ariketa bakoitzak zenbaki bat di, 1, 2 3 edo
lau.
1
2
3
4
Ariketak egiten hasi.
Lehendabizi marroiak. Ariketa bakoitzeko postura hartzen duzunean, ariketa
egiterakoan 30 zenbatu behar dituzu.Ondoren kolore marroiko 2.zenbakikoa,
horrela koloreka koloreka denak egin arte.
Ariketa bat egin
ondoren, beheko taulan eguzkiaren ondoan zenbakiak karri behar dituzu.
Zenbakiak honela
jarri: ez dut egin, 0; laguntza behar izan dut
3, erraz egin dut 5. Bukaeran zenbatu zenbaki guztiak eta ea zenbat
puntu ateratzen zaizun.
Edozein kirol egiten hasi aurretik, beharrezkoa da beroketa-ariketa batzuk
egitea lesioak azaltzeko arriskurik ez izateko. Beroketa ezinbesteko
prestakuntza da ariketa egiteko.
Kontuz handiz egin behar da kirola mina ez hartzeko.
Trosta arina eginez hasiko gara. Horrela, bihotzaren lana handituz joango
da pixkanaka, nekea atzeratuz.
BEROKETA PROPOSAMENAK
BEROKETA
LUZAKETA-ARIKETAK
Luzatze-ariketak funtsezkoak dira, horien bidez gehien erabili behar
ditugun giharrak prestatu egiten baitira, bai eta besoak, lepoa eta garondoa
ere, alegia, etengabe tentsiopean egoten diren aldeak. Luzatze-ariketa, izenak
adierazten duen bezala, gihar-multzo jakin bat luzatzean datza, elastikotasuna
hobetu eta uzkurdurak ekiditeko. Ariketa hauek gutxienez 10 minutuz egin behar
dira, baina giharra gainkargatu edo minik eragin gabe.
Kirol jarduera bukatuta,
berriro egin behar dira ariketa hauek, gorputza atseden egoerara ohitzeko
Azken berriak ikusita, etxean lanean egon beharko dugun denbora luzatuko dela dirudi. Asko ez zaudete hainbeste denbora eserita egoten ohituta. Horregatik, hemen luzatu nahi dizkuzuegu gomendio batzuk.
Orduro altxatu eta minuto pare batez mugitu, oinez ibili, sentadila batzuk egin…
Bi ordutik behin luzaketa ariketak egin (jarraian ikusi ditzakezu bideoak).
Egunean behin, ariketa aerobikoak eta indar ariketak dituen zirkuitoak egin (ikusi gure proposamenak).
Rodiloa, etxeko bizikleta… daukazuenok, 30-60 minutuko jarduera jarraia egin dezakezue bertan.