Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas

2020/05/05

GH ERRONKAK

Kaixo Familia:
Animatu erronka desberdinak burutzen

Eskolako ikasle batzuen erronkeen bideo batzuk ailegatzen ari dira. Mila esker artista bikainak.  Izugarrizko sormena daukazue!!!
Jarraian adibide batzuk.  Animo!!! Segi erronka gehiago egiten















































IRAKASLEAK







2020/04/24

GIMNASIA ARIKETAK - ETXEAN EGITEKO


GIMNASIA   ARIKETAK

       Gimnasia ariketa hauek egin. Horretarako arropa lasaia jantzi eta leku eroso batean manta edo esterilla bat jarri lurrean.
Ariketak lau kolore eta multzotan banatzen dira: marroia, laranja, urdina eta arrosa koloretan. Kolore bakoitzean 4 ariketa daude. Ariketa bakoitzak zenbaki bat di, 1, 2 3 edo lau.


1
2
3
4


Ariketak egiten hasi. Lehendabizi marroiak. Ariketa bakoitzeko postura hartzen duzunean, ariketa egiterakoan 30 zenbatu behar dituzu.Ondoren kolore marroiko 2.zenbakikoa, horrela koloreka koloreka denak egin arte.

Ariketa bat egin ondoren, beheko taulan eguzkiaren ondoan zenbakiak karri behar dituzu.
Zenbakiak honela jarri: ez dut egin, 0; laguntza behar izan dut  3, erraz egin dut 5. Bukaeran zenbatu zenbaki guztiak eta ea zenbat puntu ateratzen zaizun.






2019/09/06

2019-20 IKASTURTEARI HASIERA EMANGO DIOGU





Kaixo Domingo Agirre  Ikastetxeko komunitate osoari. Irailak 9an jolasekin topera hasiko gara!
Animo eta ondo ondo pasako dugu!

2018/06/22

ESKOLA EGUNA - JOLASAK

Ekainak 22an, kurtsoko azken eguneko goizean, ESKOLA EGUNA ospatu dugu.
Haur hezkuntzako ikasleentzat puzgarriak eta manikura eta makiaiaren taillerrak egon dira.
Lehen hezkuntzako ikasleentzat jolas desberdinak patioan antolatu dira (jai batzordeak antolatuta).
9etatik 10:30 arte zikloka bost sei taldeetan nahastuta jolas desberdinak burutzen ibili dira.
Besteak besta:
.- Motrigelan minitranpolinarekin zirkuitua
.- sokatira
.- arraultza eraman goilararekin
.- botila urez bete basu batean eramanten
.- sokasaltoan
.- zaku lasterketak
.- lokots bilketa
.- txingak eraman
.- brile jolasa
.- "parakaidas"ekin jolasak
.- toka jolasa
.- zapi zapi jolasa
Txoko guztietatik pasa eta gero Dj Josuren karaoke zumba musika dantzaldi emanaldi izan dugu 12:30 arte.
Jokuen argazkiak ikusteko klikatu hurrengo estekaren gainean

2018/04/23

BETIKO JOLASAK - AITON AMONENAK

Apirilean ELKARBIZITZA astearen barruan, gure aiton-amonen aspaldiko jolasak gogoratu genituen.  Aurtengo gaia zen "GURE AITON AMONAK", eta hainbat ekintzak burutu ziren aste horretan: hitzaldiak geletan eta patio garaian aspaldiko jolasak.
Aspaldiko jolasen artean, besteak beste TOKA, UZTAIA ERAMAN, LOKOTS BILKETA, TXAPAK, KARTATAN....
Argazki eta bideo batzuk daukazue jarraian




2018/02/06

DYA - LH-6


Larrialdietan nola erantzun behar dugun jaso zuten LH-6garren mailako ikasleek jaso zuten. DYA-ko bi ordezkarik ordu betez hainbat larrialdi egoera desberdinetan zer egin dezakete eta zer ez dute egin behar laguntza emateko. Saioaren bukaeran bihotza berpizteko masajearen ekintza praktiko bat burutu zuten. Saioaren argazki batzuk jarrian dauzkazue (esteka gainean klikatuz gero).

Saioari amaiera emateko bideo bat ikusi zuten aurretik ikasitako guztia gogoratzeko. Oso interesgarria da eta ahal baduzue zuen ezagunei zabaldu.

2018/01/20

DYAkoek lehen sorospen saioa LH3koei


DYAko tekniko batek lehen sorospen saio bat eman zien lh-3ko ikasleei eskola aretoan. Saio horren argazkiak jarraian dauzkazue esteka honetan: DYA LEHEN SOROSPEN SAIOAren argazkiak

DYAko bideoa "ESKUA BIZIAK" - Zure eskuek bizi bat salba dezkate



Gogoratu:  pertsona bat lurrean topatzen baduzue
1. esnatzen saiatu (konortea galduta duen ala ez?)
2. laguntza eskatu - 112 telefono zenbakira deitu
3. aransa hartzen duen ala ez konprobatu (ezkuak kopetan eta kokotsan jarri ahoa irekitzeko eta behatu eta sentitu ea airea botatzen duen ahotik edo bularra mugitzen den?). 10 segundutan
4. alboka jarri mingainarekin ez itotzeko
5. ez badu arnasik hartzen BBS (bihotza berpizteko) masajearekin hasi gelditu gabe

2017/04/11

ESKOLA KORRIKAN PARTE HARTU DU

Aurten korrikaren 20. edizioa ospatu da. Aurreko apirilak 6an, osteguna, arratsaldeko 15:45tan KORRIKA TXIKIAn parte hartu genuen. Laubiden hirugarren zikloko ikasleek lekukoa hartu zuten. Bigarren ziklokoak Murun gehitu ziren; eta 1go ziklokoak Santikutz kalean korrikan hasi ziren. Herriko plazan bukatu zuten. Bertan, Udaletxeko balkoitik ikasle batzuk textu bat irakurri zuten, lh-6garren mailako ordezkari bat bertan zegoela.
Larunbatean KORRIKA handia herritik pasatu zen. Eskolak, Olazabal institutokoekin batera kilometro bat erosi zuen. Ikasle, guraso eta irakasle asko parte hartu zuten. Lekukoa Leire Makibarrek (gurasoen ordezkaria) eta 5 urteko ikaslea den Ekhi Saezek eraman zuten, lhko 6garren mailakoen ikasle batzuen laguntzarekin.

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN GAINEAN KLIKATUZ

2016/12/24

AKROSPORT-2016

Lehen hezkuntzako seigarren mailakoekin AKROSPORT landu genuen eta saioetan egindako figuren argazkiak jarraian dauzkazue:
AKROSPORTeko argazkiak

Eta koreografia batzuen BIDEOAK jarrain ikusiko dituzue: