2018/06/22

ESKOLA EGUNA - JOLASAK

Ekainak 22an, kurtsoko azken eguneko goizean, ESKOLA EGUNA ospatu dugu.
Haur hezkuntzako ikasleentzat puzgarriak eta manikura eta makiaiaren taillerrak egon dira.
Lehen hezkuntzako ikasleentzat jolas desberdinak patioan antolatu dira (jai batzordeak antolatuta).
9etatik 10:30 arte zikloka bost sei taldeetan nahastuta jolas desberdinak burutzen ibili dira.
Besteak besta:
.- Motrigelan minitranpolinarekin zirkuitua
.- sokatira
.- arraultza eraman goilararekin
.- botila urez bete basu batean eramanten
.- sokasaltoan
.- zaku lasterketak
.- lokots bilketa
.- txingak eraman
.- brile jolasa
.- "parakaidas"ekin jolasak
.- toka jolasa
.- zapi zapi jolasa
Txoko guztietatik pasa eta gero Dj Josuren karaoke zumba musika dantzaldi emanaldi izan dugu 12:30 arte.
Jokuen argazkiak ikusteko klikatu hurrengo estekaren gainean

2018/06/14

PATIO JOLASAK ETA EUSKERA

Ekainaren 11tik 13ra, Normalkuntza batzordetik bideratuta, Patio orduan antolatu zuten euskeraren erabilera bultzatzeko jolas desberdinak:
Lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako ume guztiak nahastuta 8 taldeak sortu zituzten jolas jolasez errotazaio egiten.
Lhko 6garren mailako ikasleak jolas txokotan banatuta egon ziren, eta jokuak azaltzen egon ziren.
Giro oso ederra sortu zen, eta hurrengo egunetan, nahiz eta ez tokatu, jolas berdinekin jolasten jarraitu zuten patioko koadrilekin.
Jarraian jolas horien bideo batzuk