2020/05/20

HH - PSIKOMOTRIZITATEA ETXEAN - ZIRKUITUAK

Kaixo familia!
Saio honetan etxean, psikomotrizitatea etxean egiten saiatuko gara. Hain zuzen ere, etxean dauzkazuen gauz eta elementuekin ekintza desberdinak egiteko zirkuitua osatzeko hainbat aukera dauzkazue: aulkiak, mahaiak, alfonbra, erratza, baloiak, zapiak, sokak,...eta etxean eskura dauzkazuen gauzekin.  Familiaren laguntza eta animoak ezinbestekoak dira.  Kontuz ibili etxeko gauzekin.  Jarraian dauzkazuen bideoak zabaldu, ikusi, saltseatu, ideak hartu eta ekin psimotrizitateari!!  Animooo!!

PSIMOTRIZITATEA - 1



MISSION IMPOSIBLE - LASER PASABIDEA


PSIKOMOTRIZITATEA - 2



KIDS ZIRKUITUA


PSIKOMOTRIZITATEA - 3

HAUR HEZKUNTZA - PSIKOMOTRIZITATEA ETXEAN - BIDEOAK

KIDS ART AND CRAFT - GURASOEKIN EGITEKO JOLASAK ETXEAN

BASOEKIN ERRONKA
CORREMONTES ENTRENAMIENTO - UMEENTZAKO MOTRIZITATEKO ZIRKUITU LUZE BAT - ETXEAN EGITEKO -


TIERRA DE PINARES - PSIKOMOTRIZITATEKO JOLASAK -



UMEENTZAKO ARIKETA FISIKOAK -

MISSION IMPOSIBLE



2020/05/19

PUXIKEKIN JOLASEAN - ETXEAN - GLOBOEKIN JOLASTU - GH

7.- PUXIKEKIN JOLASEAN - GLOBOEKIN JOLASTU


Ba al daukazue puxika edo globorik etxean? Erosteko aukerarik?
Globoak eduki etxean eta kirol arropa lasaia jantzi eta leku eroso batean jolastu.  Kontuz ibili etxeko gauzekin.  Ariketa desberdin informazioa eta bideo ereduak jarraian daukazue.  Bakarrik edo Familikoen laguntzarekin eta beraiekin partekatutako jarduera edo ariketa fisikoak egin behar dituzue.  Globoekin jolasten duzuenean  bideoak  grabatu, argazkiak atera,….
Puxikaekin etxean jolasteko idei batzuk hemen daukazue, bakarrik edo familikoekin. Hurrengo irudian 8 idei daude, erderaz.



JOLASAK:



.- PUXIKA BOLEIA / GLOBO VOLEY - Boleibola puxikekin:         Bi ahulki ipini eta ahulki banari soka edo hari bat lotu sare moduan (sofa ere gure sarea izan daiteke). Jokalari bat kokatu alde banatan eta jolastera!
Puxika tenisaren antzekoa litzateke baina “sarea” altuago jarrita. Jolas hau, bat-baten aurka edo bi biren  aurka  edo  seme-alabak helduen kontra egin daiteke, bakoitzaren imaginazioaren arabera.
 Sería similar al globo tenis pero habría que colocar “la red” un poco más alta.  Este juego se puede realizar uno contra uno, dos contra dos o pequeños contra adultos.

.- Ez dadila puxika erori: 2 jokalari, ez dago sarerik. Helburua puxikari kolpeak ematea honek lurra ikutu ez dadin. Jokalarietako bat globoak lurra ikutu dadin saiatuko da eta besteak hau ekidin beharko du.
.- Txaloak txalo!: Kolpe batez puxika goruntz bota eta ea zenbat txalo egin ditzakegun puxikari hurrengo kolpea eman arte. Hasi txalo batekin, lortzen badugu, bi txalorekin, lortuz gero hiru, eta horrela gure errekorra egin arte.


.- ERRELEBOAK PUXIKEKIN / RELEVOS CON GLOBOS

Erreleboak egin ditzakegu puxikari tokeak emanez. Aldez aurretik ibilbide bat markatuko dugu eta ibilbidea bukatutakoan puxika hurrengoari pasako diogu.

Binaka jolastu gaitezke ere bai eta puxika bien artean garraiatzeko modu desberdinak asmatu; kopetakin eutsiz, triparekin, bizkarrez...

Podemos hacer relevos dándole toques al globo. Establecemos un recorrido, y después de hacerlo le pasamos el globo al siguiente a través de un toque.
También podemos hacer el recorrido de dos en dos ideando diferentes formas de transportar el globo entre dos personas; con la frente, con la tripa, de espaldas...
PUXIKA-GLOBOEKIN JOLASEEN BIDEOAK



JOLAS GEHIAGO GLOBOEKIN - ERRONKA BAT






























2020/05/17

LH - IKERTZAILE FROGA - PAUSU - DENBORA


IKERTZAILE   FROGA 



Jarraian ikertzaile lanak egingo dituzu.  Horretarako 2 ariketa proposatzen ditugu.   PAUSOEN ETA DENBORAREN ARIKETAK  










1-.  ARIKETA: PAUSOAK        










Pausoen ariketa egiteko 2 aukera izango dituzu:                      
- etxe barruan                                                        
- etxetik kanpo
Zuk aukeratu non egingo duzun froga, etxe barruan, kanpoan edo biak egitera animatuko zara???

 ETXE BARRUAN          
Lehenengo eta behin aukeratu etxeko leku zehatz bat ( ahulki bat, ohea, balkoia, sukaldea,…) zuk nahi duzuna
Idatzi ondoren aukeratu duzun lekua……………………………………………..

            Orain gure pistak irakurri eta etxetik gauzatxoak aurkitu beharko dituzu. Gainera aukeratu duzun leku horretatik zenbat pausutara dauden idatzi beharko duzu, beraz , ez ahaztu joan eta etorria apuntatu behar duzula.

PISTA
PAUSO
KOPURUA
ZER    DA?
KIROLA EGITEKO ERABILTZEN DEN ZERBAIT BAINA EZIN DA BOROBILA IZAN


GORRIA IZAN ETA ZURE OINAZPIA BAINO TXIKIAGOA DEN ZERBAIT


BEHATZ BATEKIN HARTU DEZAKEZUN ZERBAIT


KIROLA EGITEKO JAZNTEN DUZUN ZERBAIT


ESKU BATEAN SARTZEN ZAIZKIZU 3 GAUZA BERDIN


ZU BAINO TXIKIAGOA DEN ZERBAIT BAINO ZU BAINO GEHIAGO PISATZEN DUENA



Oso ondo!!!! Orain ,  ia ondorengo erronkak asmatzen dituzun. Laukia erabili dezakezu beharrezko kalkuluak egiteko:


ZENBAT  PAUSUTARA EGON DA URRUTIENA EGON DENA?……………………………………………………………………………………

ETA ZENBAT PAUSUTARA EGON DA GERTUEN EGON DENA?....................

ZENBAT  PAUSU EGIN DITUZU GUZTIRA?.......................................................

 ETXETIK  KANPO

Lehenengo eta behin aukeratu kanpoko leku zehatz bat ( bankua, garajeko atea, zuhaitz bat,….)  zuk nahi duzuna ( ABIAPUNTUA)
Idatzi ondoren aukeratu duzun lekua……………………………………………..

PISTA
PAUSO
KOPURUA
ESKAILERA BATZUETARA JOAN ETA ETORRI

ZUHAITZ BATERA JOAN ETA ETORRI

ZAKARRONTZI BATERA JOAN ETA ETORRI

BANKU BATERA JOAN ETA ETORRI

TRAFIKO SEINALE BATERA JOAN ETA ETORRI

ZURE LAGUN BATEN ETXEKO ATARIRA JOAN ETA ETORRI


Oso ondo!!!! Orain , ia ondorengo erronkak asmatzen dituzun. Laukia erabili dezakezu beharrezko kalkuluak egiteko:


ZENBAT  PAUSUTARA EGON DA URRUTIENA EGON DENA?………………………………………………………………………………….

ETA ZENBAT PAUSUTARA EGON DA GERTUEN EGON DENA?....................

ZENBAT  PAUSU EGIN DITUZU GUZTIRA?.......................................................

2-ARIKETA: DENBORA   











Orain pausuak zenbatu beharrean, segundu eta minutuak zenbatuko ditugu.  Kasu honetarako, Kanpoan arituko gara.   Kanpoan egiteko taulan 6 tokitara joan etorri egin behar zenuen.  Oraingo ariketa honetan ,  4 toki aukeratu behar dituzu taula horretatik .   Hasierako abiapuntutik,  4 leku ezberdinetara joan eta etorri egin behar duzu KORRIKA eta GELDITU gabe.  Laukian 4 toki aukeratu  X  batez.
Kronometro bat behar duzu dendora hartzeko.   Ez baduzu, laguntzaile batek segunduak kontatu beharko ditu.  0-an jarri eta gogoratu ze tokitara joango zaren, lehenego ,  bigarren, hirugarren eta bukatzeko .   Lau puntuetatik joan etorria  egin  eta gero kronometroa gelditu.
 Animo!!!!

TOKIA
aukeratu
denbora
ESKAILERA BATZUETARA JOAN ETA ETORRI


ZUHAITZ BATERA JOAN ETA ETORRI


ZAKARRONTZI BATERA JOAN ETA ETORRI


BANKU BATERA JOAN ETA ETORRI


TRAFIKO SEINALE BATERA JOAN ETA ETORRI


ZURE LAGUN BATEN ETXEKO ATARIRA JOAN ETA ETORRI




ZENBAT DENBORA PASA DUZU 4 PUNTUETARA JOAN ETA ETORRI EGITEN GELDITU GABE???

------------------------------------------------------------( minutuak eta segunduak)

2020/05/16

ZUMBA ETXEAN - BIDEOAK - ANIMATU

Zumba egiteko proposamena

Hainbat musika  taldeen abesti desberdinekin zumbako saio bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako behar duzuen materiala:

- Arropa erosoa
- Ur botila bat ondoan
- Ordenagailu, tablet edo mobil bat.


BALOREAK: https://www.youtube.com/watch?v=3bxpPb06q4s


ZUMBA - EUSKERAZ - HUNTZA - LASAI LASAI


ZUMBA - EUSKERAZ - KORRIKA



4.- EUSKAL ZUMBA - "EUSKERAZ BIZI NAHI DUT" - ZUMBA BIDEOA



ZUMBA ETA AEROBIKA EUSKERAZ - 15 BIDEO DESBERDINAK - ZERRENDATUTA



HERNANIKO UDALA - MUGITU ETXEAN - FAMILIAN EGITEKO ARIKETA - ZUMBA -


ZUMBA-ELGOIBAR





ZUMBA 



ZUMBA HASIBERRIENTZAT -






BPXPORT - ZUMBA SAIOAK


BPXPORT - ZUMBA SAIOAK


BPXPORT - ZUMBA SAIOAK

2020/05/12

HH - 4 - 5 - EMOZIOAK ETXEAN - II

Kaixo Familia: 
Zer moduz zaudete?  KOLORETAKO MONSTRUAren ipuina ezagutzen al duzue?  Emozioak eta sentimenduak ezagutzen al dituzue?   Emozioak lantzeko beste jardueren proposamen desberdin gehiago luzatzen dizkizuegu.   Jarraian dauzkazuen atxikitutako artxiboetan informazio zehatza dago.   Klikatu gainean, zabaldu, saltseatu, eta etxean materiala baldin badaukazue, egiten saitu!  Animoo!



Hola familia: 
Que tal estáis?  Conocéis el cuento del MONSTRUO DE COLORES? Conocéis los sentimientos y las emociones?   Os hago llegar mas  propuestas de otras actividades para trabajar las emociones.  A continuación os adjunto un archivo con información detallada.  Cliquear encima, abridlo, y salsear, y si tenéis material en casa, intentad hacerlas!   Animoo!



PIRRITX PORROTX - MASAJEA

2020/05/10

LH-5-6 - BIHOTZ TAUPADAK


BIHOTZ  TAUPADAK   5  ETA 6 MAILA

BIHOTZ TAUPADAK - FITXA - WORD

BIHOTZ TAUPADAK - FITXA - PDF

Bihotzak taupadak egiten ditu. Taupada bakoitzean odola gorputz guztira zabaltzen du.  Odolak biriketatik oxigenoa hartzen du, hesteetatik  elikagaiak. Horiek  hartu eta gorputzean banatzen ditu ,  guk mugitu, pentsatu eta bizi al izateko.        Jarraian beheko 3 ariketa ditu zu egiteko, Animo !!!!!!!!!!












1.ARIKETA:    BIHOTZ TAUPADAK JASOTZEA

      Aste batean, minutu 1 ean zenbat bihotz taupada dituzun zenbatu behar dituzu, egunaren hasieran eta bukaeran.   Hau da, gosaldu ondoren eta afaldu ondoren.   Taupadak hartzeko bi toki dira egokienak: eskumuturrean  eta lepoan.  Horretarako bi behatz hartu eta taupadak aurkitu.   Taupadak 15 segundutan hartu eta ondoren x 4 egin eta minutu batean dituzun taupada kopurua izango da emaitza.

                       1minutu =    15seg x 4


1. eguna
2. eguna
3. eguna
GOIZEAN



GAUEAN




Ondorioa:

-Taupada berdinak izan dituzu goizean eta gauean?


-Taupada berdinak izan dituzu egun guztietan?


-Zergatik dela uste duzu?



2.ARIKETA:

Bihotz taupadak hartu 3 momentu hauetan:
- ariketa fisikoa egin aurretik
- ariketa fisikoa egin ondoren berehala .
- hortik 5 minututara. 

Taupadak 15 segundutan hartu eta ondoren x 4 egin eta minutu batean dituzun taupada kopurua izango da emaitza. Ariketa fisikoa modu desberdinetan egin dezakezu. Ariketa hoiek etxean edo kanpoan egin daitezke:
- korrikaldi txiki bat.
- eskailerak igo eta jeitsi.
- jauzi batzuk
- etabar…
Taupadak zenbatzen dituzunean ondorengo fitxa bete.

1-.Ze ariketa mota egin duzu?


2-. Bete fitxa


Ariketa egin
Aurretik  1  minutuan
Ariketa egin
Ondoren  1 minutuan
Hortik  5 minututara
1 minutuan
TAUPADA
KOPURUA




3-.Zergatik uste duzu gertatu zaizula taupaden aldaketa? Ez badakizu erantzuna galdetu norbaiti.



3.ARIKETA:

Helburua:
-Zure ustez denok bihotz taupada berdina dugu?...................
-Adinak, pisuak eta beste faktore batzuk eragina badute bihotz taupadetan??
………………………………………………………………………………………………………………………….………….

Hartu zure famialiko kide guztien taupada datuak eta pasa beheko taulara


IZENA
ADINA
PISUA
TAUPADA
15 SEGUNDU
TAUPADA
1 MINUTU
1





2





3





4





5





6





7






-Zure taupada eta familia kideen artean ba al dago alderik?




-Izan bada, zergatik dela uste duzu? Ez badakizu galdetu zure inguruan…..