ATLETISMOA: JAURTIKETAK
Aste
honetan JAURTIKETAK egingo ditugu:
-Mailu jaurtiketa ( lanzamiento de martillo)
-Jabalina jaurtiketa (lanzamiento de jabalina)
Horretarako materiala etxean sortuko
duzue, gero egindako materiala erabiltzeko frogetan.
Materiala daukazuenean leku lasai
batera joan, inguruan jenderik ez
dagoena. Inguruan jendea badago EZ egin
froga eta materiala arriskutsua
iruditzen bazaizu, zuek beste material batekin egin, zuek pentsatu nolakoa sor
dezakezuen.
1.-
MAILU JAURTIKETA
1.- MATERIALA: Materiala nola
egin. Behar duzuen materiala hau izango
da:
Galtzerdi luze bat - teniseko pilota
Teniseko pilota galtzerdian sartu behar duzue. Korapilo bat egin edo goma bat jarri ihes ez
egiteko eta prest duzue mailu jaurtiketa egiteko .
2.-
FROGA:
Leku lasai batera joan, jenderik ez dagoena. Zelai batean primeran. Marra bat nolabait jarri lurrean, hori izango da jaurtiko duzuen
tokia. Bi eskuekin hartu zuek egindako
mailua eta hiru buelta eman zuen gorputzari eta aurrerantz bota. Ea zenbat metro bota dituzuen!!!!! Hemen duzue mailu jaurtiketaren adibidea: https://www.youtube.com/watch?v=3ygvm-P2R_0
Nahi
dituzuen froga guztiak egin ditzakezue eta
apuntatu zure errekorra bukaeran duzun taulan.
2-.JABALINA JAURTIKETA
1.- MATERIALA: Materiala nola
egin. Behar duzuen materiala hau izango
da:
Makila duzunean, heldu baten laguntzaz, punta atera behar diozu. Gero adibidean bezala nahi baduzu dekoratu, zure jabalina propioa egin.
2.-
FROGA:
Leku lasai batera joan, jenderik ez dagoena. Zelai batean primeran. Marra bat nolabait jarri lurrean, hori izango da jaurtiko duzuen
tokia. Marra hori baino 5-6 pauso atzera
egin eta jabalina esku batez heldu buruaren goi aldean duzuela. Korrikaldi txiki bat egin behar duzu
hasierako marra arte, eta zuek egindako jabalina aurrerantz jaurti. Ea zenbat metro bota dituzuen!!!!!
Hemen dituzue jabalina
jaurtiketaren adibideak:
IZENA:
MAILA:
|
|
|
ERREKORRA
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario