ELIKADURA
Familiaren osasun
fisikoa zaintzea ohitura onak praktikatuz: ordutegiak eta errutinak, ohikoen
antzeko loaldiak eta zaintza-aldiak mantentzen saiatuz; janari orekatuak; familian partekatutako jarduera fisikoak, dantzak,
koreografiak edo ariketa-taulak….
Egoera hori balioetan
oinarritutako hezkuntzan hazteko aukera gisa aprobetxatzea: ahalegina, kontsumo
arduratsua, erantzunkizuna, errespetua, elikagaien
aprobetxamendua..., besteak beste….
Sormena sustatzea eta
denbora hori jarduerak egiteko baliatzea: eskulanak, errezetak, jolasak, …
Konpetentzia artistikoak eta mugimenduari lotuak funtsezko
erreferenteak izan behar dute konfinamendu-garai honetan ekintza ludikoak,
sormenezkoak eta fisikoak egiteko. Elikadurari eta ariketa fisikoari lotutako ekintza osasuntsuen jarraipena
garai honetan lan egiteko funtsezko erreferentziak izango dira.
Horretarako komenigarria da egunero jaten dugunaren
informazioa izatea. Ondorengo ELIKAGAIEN textua irakurri eta
hausnarketa egin familikoekin.
1. OINARRIZKO ELIKAGAIAK:
·
PROTEINAK : GURE GORPUTZEKO ADREILUAK DIRA.
DIETAREN % 10-20 IZAN BEHARKO LUKETE. IZAN DAITEZKE ANIMALIENAK EDO BEGETALAK.
ANIMALIEN PROTEINAK : ARRAUTZAK,
ARRAINAK, HARAGIA, ESNEA ETA ESNEKIAK
PROTEINA BEGETALAK : LEKARIAK,
ZEREALAK, FRUITU LEHORRAK
·
KARBOHIDRATOAK : GORPUTZEKO ZELULEK ENERGIA
LORTZEKO ERREGAITZAT ERABILTZEN DITUZTE. DIETAREN % 50-60 SUPOSATU BEHAR DUTE.
·
BI MOTATAKO KARBOHIDRATOAK DAUDE:
1. POLIKI
POLIKI ZURGATZEN DIRENAK: EPE ERDIRA EMATEN DIGUTE ENERGIA: PASTA, PATATA, LEKARIAK,
ARROZA, ZEREALAK , OGIA. HAUEK DIRA GOMENDAGARRIENAK
2. AZKAR
ZURGATZEN DIRENAK: ENEGIA BEREHALA EMATEN DIGUTE: TXOKOLATEA, AZUKREA, MERMELADA,
EZTIA, GOXOKIAK…. HAUEN KONTSUMOA NEURTU BEHAR DUGU.
LIPIDO EDO GANTZAK
GORPUTZAREN ENERGIAREN ERRESERBAK
OSATZEN DUTE. GANTZAK KARBOHIDRATOAK BAINO MANTSOAGO DIGERITU ETA ERRETZEN
DIRA. BERAZ EZ DUTE BALIO ENERGIA AZKAR LORTZEKO. ARIKETA LUZEETAN ERRETZEN
DIRA BATIPAT.
DIETAREN % 20-30 IZAN BEHAR DIRA.
LIPIDOAK HONELA SAILKATZEN DIRA:
·
ASEGABEKO GANTZAK: OLIOAK,ARRAIN URDINAK ETA
FRUITU LEHORRAK
·
ASETAKO GANTZAK. HAUEK EZ DIRA BATERE ONAK
OSASUNERAKO: HARAGIA, ESNEKI OSOAK, GURINAK, OPIL INDUSTRIALAK…
BITAMINAK:
GURE GORPUTZAREN METABOLISMOA
LANA ANTOLATU ETA ERREGULATZEN DUTE. EZ DIRA SUSTANTZIA ENERGETIKOAK BAINA
GORPUTZA ONDO FUNZIONATZEKO LAGUNTZEN DUTE. BARAZKI ETA FRUTETAN AGERTZEN DIRA
MINERALAK
NERBIO ETA GIHARREN
FUNTZIONAMENDURAKO BEHARREZKOAK DIRA.EZ DUTE ENERGIA EMATEN. JANARI
GEHIENETAN AGERTZEN DIRA.
URA:
GORPUTZAREN %70 UREZ OSATUTA DAGO.
BIZITZEKO BEHARREZKOA DUGU EGUNERO GALTZEN DUGUNA BERRIZTATZEA.GUTXIENEZ EGUNERO
2,5 LITRO EDAN BEHAR DA EGUNERO.
ELIKADURARI BURUZKO ZENBAIT
AHOLKU
PERTSONAREN BAKOITZAREN BEHARRAK
DESBERDINAK IZAN ARREN OROKORREAN HAUEK DIRA ASTEAN GAZTE BATEN BEHARRAK:
·
EGUNERO HARTU BEHARREKOAK ( ESNEKIAK, BARAZKIAK,
FRUTA, OGIA ETA BESTE ZEREALAK)
·
ASTEAN 4 - 5 ALDIZ ( 120-150 GRAMO KOIPE GUTXIKO
HARAGIAK.)
· GUTXIENEZ ASTEAN 3-4 ALDIZ: 120-150 GRAMO ARRAIN
· GUTXIENEZ ASTEAN 3-4 ALDIZ: 120-150 GRAMO ARRAIN
·
GEHIENEZ ASTEAN 3 ALDIZ: ARRAULTZAK ( BAKOITZEAN
BI GEHIENEZ )
·
ASTEAN 2 ETA 4 ALDITAN: ARROZA,PASTA,LEKARIAK
ETA PATATAK
DENETIK JAN
· ..- GOGORATU EZ DAUDELA JANARI ON EDO TXARRIK,
DENETIK JAN BEHAR DELA. SAIATU MODU OREKATU BATEAN DENETIK JATEN
· .- SAIATU DENETIK JATEN ETA EZ SOILIK GUSTUKO
DAUZKAGUN GAUZAK. GURE GORPUTZAK 40 ELIKAGAI EZBERDIN BEHAR DITU OSASUNTSU
MANTENTZEKO.
· .- GOGORATU ELIKATZEA EZ DA SOILIK GOSEA KENTZEA,
ELIKATZEA MODU OREKATU BATEAN JATEAN
OINARRITZEN DA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario