2020/05/10

LH-5-6 - BIHOTZ TAUPADAK


BIHOTZ  TAUPADAK   5  ETA 6 MAILA

BIHOTZ TAUPADAK - FITXA - WORD

BIHOTZ TAUPADAK - FITXA - PDF

Bihotzak taupadak egiten ditu. Taupada bakoitzean odola gorputz guztira zabaltzen du.  Odolak biriketatik oxigenoa hartzen du, hesteetatik  elikagaiak. Horiek  hartu eta gorputzean banatzen ditu ,  guk mugitu, pentsatu eta bizi al izateko.        Jarraian beheko 3 ariketa ditu zu egiteko, Animo !!!!!!!!!!












1.ARIKETA:    BIHOTZ TAUPADAK JASOTZEA

      Aste batean, minutu 1 ean zenbat bihotz taupada dituzun zenbatu behar dituzu, egunaren hasieran eta bukaeran.   Hau da, gosaldu ondoren eta afaldu ondoren.   Taupadak hartzeko bi toki dira egokienak: eskumuturrean  eta lepoan.  Horretarako bi behatz hartu eta taupadak aurkitu.   Taupadak 15 segundutan hartu eta ondoren x 4 egin eta minutu batean dituzun taupada kopurua izango da emaitza.

                       1minutu =    15seg x 4


1. eguna
2. eguna
3. eguna
GOIZEAN



GAUEAN




Ondorioa:

-Taupada berdinak izan dituzu goizean eta gauean?


-Taupada berdinak izan dituzu egun guztietan?


-Zergatik dela uste duzu?



2.ARIKETA:

Bihotz taupadak hartu 3 momentu hauetan:
- ariketa fisikoa egin aurretik
- ariketa fisikoa egin ondoren berehala .
- hortik 5 minututara. 

Taupadak 15 segundutan hartu eta ondoren x 4 egin eta minutu batean dituzun taupada kopurua izango da emaitza. Ariketa fisikoa modu desberdinetan egin dezakezu. Ariketa hoiek etxean edo kanpoan egin daitezke:
- korrikaldi txiki bat.
- eskailerak igo eta jeitsi.
- jauzi batzuk
- etabar…
Taupadak zenbatzen dituzunean ondorengo fitxa bete.

1-.Ze ariketa mota egin duzu?


2-. Bete fitxa


Ariketa egin
Aurretik  1  minutuan
Ariketa egin
Ondoren  1 minutuan
Hortik  5 minututara
1 minutuan
TAUPADA
KOPURUA




3-.Zergatik uste duzu gertatu zaizula taupaden aldaketa? Ez badakizu erantzuna galdetu norbaiti.



3.ARIKETA:

Helburua:
-Zure ustez denok bihotz taupada berdina dugu?...................
-Adinak, pisuak eta beste faktore batzuk eragina badute bihotz taupadetan??
………………………………………………………………………………………………………………………….………….

Hartu zure famialiko kide guztien taupada datuak eta pasa beheko taulara


IZENA
ADINA
PISUA
TAUPADA
15 SEGUNDU
TAUPADA
1 MINUTU
1





2





3





4





5





6





7






-Zure taupada eta familia kideen artean ba al dago alderik?




-Izan bada, zergatik dela uste duzu? Ez badakizu galdetu zure inguruan…..


No hay comentarios:

Publicar un comentario