2020/05/25

LH-3-4-5-6 - ATLETISMOA - JAURTIKETAK


ATLETISMOA:  JAURTIKETAK



Aste honetan JAURTIKETAK egingo ditugu:
-Mailu jaurtiketa ( lanzamiento de martillo)
-Jabalina jaurtiketa (lanzamiento de jabalina)
Horretarako materiala etxean sortuko duzue, gero egindako materiala erabiltzeko frogetan.
Materiala daukazuenean leku lasai batera joan, inguruan jenderik ez dagoena.  Inguruan jendea badago EZ egin froga  eta materiala arriskutsua iruditzen bazaizu, zuek beste material batekin egin, zuek pentsatu nolakoa sor dezakezuen.

1.- MAILU JAURTIKETA

1.- MATERIALA: Materiala nola egin.  Behar duzuen materiala hau izango da:
                        Galtzerdi luze bat          -         teniseko pilota
                                                 
                                                              
Teniseko pilota galtzerdian sartu behar duzue.  Korapilo bat egin edo goma bat jarri ihes ez egiteko eta prest duzue mailu jaurtiketa egiteko .


2.- FROGA: Leku lasai batera joan, jenderik ez dagoena.  Zelai batean primeran.  Marra bat nolabait  jarri lurrean, hori izango da jaurtiko duzuen tokia.  Bi eskuekin hartu zuek egindako mailua eta hiru buelta eman zuen gorputzari eta aurrerantz bota.  Ea zenbat metro bota dituzuen!!!!!    Hemen duzue mailu jaurtiketaren adibidea: https://www.youtube.com/watch?v=3ygvm-P2R_0

Nahi dituzuen froga guztiak  egin ditzakezue eta apuntatu zure errekorra bukaeran duzun taulan.

2-.JABALINA JAURTIKETA

1.- MATERIALA: Materiala nola egin.  Behar duzuen materiala hau izango da:
                                                       
                                                                              
Mendian hartu makila bat:     
Makila duzunean, heldu baten laguntzaz, punta atera behar diozu. Gero adibidean bezala nahi baduzu dekoratu, zure jabalina propioa egin.


2.- FROGA: Leku lasai batera joan, jenderik ez dagoena.  Zelai batean primeran.  Marra bat nolabait  jarri lurrean, hori izango da jaurtiko duzuen tokia.  Marra hori baino 5-6 pauso atzera egin eta jabalina esku batez heldu buruaren goi aldean duzuela.  Korrikaldi txiki bat egin behar duzu hasierako marra arte, eta   zuek egindako jabalina aurrerantz jaurti.  Ea zenbat metro bota dituzuen!!!!! 
  Hemen dituzue jabalina  jaurtiketaren adibideak:


Nahi dituzuen froga guztiak  egin ditzakezue eta apuntatu zure errekorra taulan.

IZENA:

MAILA:


MAILU JAURTIKETA
JABALINA JAURTIKETA


ERREKORRA








No hay comentarios:

Publicar un comentario