2021/06/04

HERRI KIROL SAIOAK - LH4 A

Urtarrilaren 25an eta ekainaren 4an, Herri Kiroletako saioa izan genituen LH4-A eta Bko ikasleek. Gorka Emezabal etorri zitzaigun Gipuzkoako Herri Kirol federaziotik saio hauek ematera. 

Hasieran, herri kirolak nondik zetozen azaldu zigun. Garai bateko baserrietako ogibide eta lanetatik denboran zehar tartean apustuak zirela sortutako kirolak. Herri kirolen artean modalitate asko badaude ere guk hauek landu eta praktikatzeko aukera izan genuen: lokotx bilketa, zaku eramatea, txinga eramatea eta sokatira. 

Primeran pasa genuen eta beste modalitate batzuk probatzeko harra piztu zitzaigun. Hurrengoan gehiago!!

Herri kirolen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, lotura honetan klik eginda informazio ugari aurkituko duzue: http://www.herrikirolakgipuzkoa.eu/












LH-4-Bkoekin saioaren argazkiak esteka honetan




No hay comentarios:

Publicar un comentario